Asteburuan egingo dute Surf Txapelketa Herrikoia

Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia. (Aritz Mutiozabal)

Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia jokatuko dute asteburu honetan, Ibon Imazen 25. Oroimenezko Herrikoia. Maila ezberdineko hainbat lehia jokatuko dituzte irailaren 17an eta 18an, larunbatean eta igandean, Borghetto inguruan.

Izen eman nahi dutenek Zarauzko Surf Elkartearekin jarri beharko dute harremanetan, zse@zarauzkosurfelkartea.com posta elektronikora idatzita. Maila bateko inskripzioak 10 euro balio du, eta bigarren maila batean izena eman nahiez gero, orduan 5 euro kostatuko da.