Ikus ezazu udazkeneko kultur egitarauak zer dakarren

Niko Etxart zuzeneko emanaldi batean.

Egitarau zabala aurkeztu du Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak udazkenerako. Programazioa paperean argitaratu du ohiko udal eraikinetan eskuratu daiteke, baina Zarauzko Hitza hementxe aurreratu nahi dizu datozen aste eta hilabeteetan izango diren kontzertu, antzerki, dantza, erakusketa eta literatur jarduerak.

UDAZKENEKO KULTUR EGITARAUA

Irailak 16, ostirala
20:00. HerrimaMITUZ bertso saioa, Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Xabier Alberdirekin, 
Modelo aretoan. Sarrera: 6 euro. 

Irailak 23, ostirala
18:30. II. Zarautz Trik jaialdia eta Neomak taldearen kontzertua, Lizardi kirol aretoan. Sarrera: 10 euro. 

Irailak 30, ostirala
20:00. Niko Etxart eta Dom&Kiki, Modelo aretoan. Sarrera: 6 euro. 

Urriak 7, ostirala
20:00. Francisco Eskudero Akordeoirako Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren XV. edizioa, Modelon. Ekitaldi musikala eta sari banaketa egingo dute. 

Urriak 9, igandea
16:45. Antzerkia familian: Tempus, El que ma queda de teatreren eskutik, Modelo aretoan. Sarrera: 4 euro.

Urriak 14, ostirala
20:00. Tormenta en el jardin eta Low Rider taldeen kontzertua, Modelo aretoan. Sarrera: 6 euro.

Urriak 21, ostirala
20:00. Ikus-entzunezkoa: Belarri bero, bai esan? Zehar kablearen eskutik, Modelo aretoan. Sarrera: 6 euro.

Urriak 30, igandea
16:45. Antzerkia familian: Zuhaitzak landatzen zituen gizona, Gorakada Teatroaren eskutik, Modelo aretoan.  Sarrera: 4 euro.

Azaroak 4, ostirala
20:00. Sexberdinak antzezlana, Tanttaka teatroaren eskutik, Modelo aretoan. Sarrera: 8 euro.

Azaroak 18, ostirala

20:00. Dead dantza ikuskizuna, Lasala konpainiaren eskutik, Modelo aretoan. Sarrera: 6 euro.

Azaroak 27, igandea
16:45. Antzerkia familian: Titirijai-Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, Modelo aretoan. Sarrera: 4 euro.

Abenduak 2, ostirala
20:00. Hondamendia antzezlana, Axut! eta Artedramaren eskutik, Modelon. Sarrera: 10 euro.

Abenduak 9, ostirala
20:00. Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio solidarioa, Iñurri minbiziaren aurkako elkartearen eskutik, Modelo aretoan. Sarrera: 8 euro.

Abenduak 16, ostirala
20:00. Aztarnak dantza ikuskizuna, Baobab taldearen eskutik, Modelon. Sarrera: 6 euro. 

Abenduak 18, igandea
16:45. Antzerkia familian: Katagorriaren fabula, La Baldufaren eskutik, Modelo aretoan. Sarrera: 4 euro.

*Emanaldietarako sarrerak salgai daude Modeloko txarteldegian eta Kutxabankeko online plataforman. 

ERAKUSKETAK

SANZ ENEA KULTUR ETXEAN
Irailaren 29tik azaroaren 20ra

- Itxaropena Argitaldaria. 90. urteurrena.

Azaroaren 24tik urtarrilaren 29ra
- Nazioarteko Argazki Mostra.

TORRE LUZEAN
Irailaren 22tik azaroaren 6ra

- Pablo Casaresen pintura.

Azaroaren 10etik abenduaren 11ra
- Eguzkiñe Egañaren zeramika.

Abenduaren 15etik urtarrilaren 15era
- Unai Alberdiren argazkiak.

LITERATUR SOLASALDIAK

SANZ ENEA KULTUR ETXEAN
Euskaraz, Gorka Arreseren gidaritzapean.
- Irailak 29, 18:30ean, Gezurra berdaderoa (Bertol Arrieta).
- Urriak 27, 18:30ean, Jende normala (Sally Rooney).
- Azaroak 24, 18:30ean, Zeruak eta infernuak (Txiliku).

Gaztelaniaz, Amaia Garciaren gidaritzapean.
- Irailak 15 eta 22, 18:30ean, Memoria de unos ojos pintados (Lluis Llach).
- Urriak 13 eta 20, 18:30ean, Kioto (Jasunari Kawabata).
- Azaroak 10 eta 17, 18:30ean, Azucar quemado (Avni Doshi).

Ingelesez, Olwen Mearsen gidaritzapean.
- Urriak 25, azaroak 8 eta azaroak 22, 18:30ean, Persuasion (Jane Austen).

 

IRAKURKETA TXOKOA

SANZ ENEA KULTUR ETXEAN
Gurasoak ere ipuin kontalari, Miriam Mendozarekin.
- Irailak 14, urriak 19 eta azaroak 16, 17:30ean.

Ipuin kontaketa.
- Urriak 24, 17:30ean, Naian ipuina kontatuko du Nerea Loiolak.

Erlazionatuak

Guztien neurrira osatu dute udazkenerako kultur egitaraua

kultura

‘HerrimaMITUZ’ bertso saio bereziarekin ekingo diote programazioari, etzi. Emanaldi guztietarako sarrerak atzotik daude salgai, Modelon...