Atzeratu egin dute Surf Txapelketa Herrikoia

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 14a, 14:30

Izatez asteburu honetan ziren txapelketa jokatzekoak, baina itsas baldintzak direla eta, urriaren amaierara atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.

Itsas baldintzak direla eta, asteburu honetan egitekoak ziren Ibon Imazen Oroimenezko 25. Surf Txapelketa Herrikoia atzeratu egingo dute hilabetez. Momentuz, urriaren 29 eta 30ean egitea aurreikusten dute.

Izen eman nahi dutenek Zarauzko Surf Elkartearekin jarri beharko dute harremanetan, zse@zarauzkosurfelkartea.com posta elektronikora idatzita. Maila bateko inskripzioak 10 euro balio du, eta bigarren maila batean izena eman nahiez gero, orduan 5 euro kostatuko da.