Izkiko parke naturalera irteera egingo dute larunbatean Pagoetakoek

6 ordu inguruko txangoa antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak larunbat honetarako. Izena eman nahi duenak Mendizabal kinkila dendan izango du horretarako aukera, ostiralera arte.

Ikasturte berria inauguratzeko, Araba aldera irteera egingo dute Pagoeta Mendizale Elkartekoek. Izkiko mendietan 6 ordu inguruko eta 19 kilometroko txangoa antolatu dute. Azaldu dutenez, zailtasun ertainekoa izango da, eta ez du zailtasun tekniko berezirik izango.

Ohi bezala, 07:30ean jarri dute hitzordua autobusez joateko, Agoueseneko biribilgunean. Izena eman nahiduenak ostiralean izango du horretarako azken aukera, Mendizabal kinkila dendan.