Bihar bukatuko da hondartza denboraldia

Toldo zerbitzuetako aulki eta bankuak jaso zituzten atzo. (Aritz Mutiozabal)

Murrizketarik gabeko hondartza denboraldia izan da aurtengoa, ekainaren 15ean abiatu zena eta bihar bukatuko dena. Azken bi urtetan desagertu diren toldoak bueltan izan dira udako hilabeteetan, eta horiek ere agur esaten hasi dira jada; atzo aulki eta bankuak jasotzen ari ziren toldozainak. Halaber, hondartzako sorospen zerbitzuak biharkoa izango du azken jardunaldia.