Bonifazio Etxegarairi buruzko liburua aurkeztuko dute bihar Photomuseumen

Lazaro Etxegarai liburua aurkezten Zumaian. (Maria Maya Manterola)

Gela programaren barruan antolatutako saioa izango da; doako sarrera izango du, eta 18:00etan izango da.

En busca de Vasconia. Vida de Bonifacio Echegaray (1878-1956) liburua aurkeztuko du Lazaro Etxegarai idazleak bihar arratsaldean, Photomuseumen, 18:00etatik aurrera. Bonifazio Etxegarai birraitonaren bizitzaren inguruan aritzeaz gain, honek euskal kulturaren eta euskararen alde egindako lan eskerga izango ditu hizpide.

Harreman estua izan zuen Bonifaziok Zarautzekin. Herri honetan finkatu zuen bere lan-bizilekua, Madrilekin tartekatuz, frantziskotarren artxiboan ohiturari, ohitura-zuzenbideari eta euskal foruei buruzko oinarrizko gaiak ikertzen zituen bitartean. Urte horietan, Zinkunegi doktorearekin, Nikolas Mugika margolariarekin eta Mauricio Flores Kaperotxipirekin batera, irailaren 9ko Euskal Jaia sortu zuen. Herriarekiko bere eta bere familiaren harremana etengabea izan zen.