Bihotzezen aldeko elkartasun lasterketa eta martxa egingo dute urriaren 16an

Ihintza Elustondo 2022ko ira. 15a, 12:00
2020ko Bihotzezen aldeko lasterketa. (Hitza)

Izen ematea zabalik dago eta herrikrosa.eus atarian egin daiteke. Jendeak bere ekarpena egiteko aukera izango du, korrikarik egin gabe, 0 dortsala erosita.

Beste urte batez, Zarautz Bihotzekin elkartasun lasterketa eta martxa antolatu dituzte, Bihotzez kardiopatia duten umeen familien elkartearen alde. Zarautzen egingo dituzte ekintza horiek, urriaren 16an.

Orokieta Herri Eskolan izango dira bi proben irteera eta helmuga puntuak. Lasterketaren aldeko hautua egiten dutenek 4,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, eta 11:00etan abiatuko dira. Martxa egin behar dutenek, berriz, 10:30ean hasiko dute ekintza, eta 3,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Bi probetakoren batean izena eman nahi dutenek dagoeneko badute horretarako aukera, herrikrosa.eus atarian; hemen eman behar da izena lasterketarako, eta hemen martxarako. Korrika egitera animatzen ez bada ere, norbaitek bere ekarpena egin nahiko balu, 0 dortsala erosteko aukera izango du, hamar euro ordainduta; hori ere herrikrosa.eus-en eskura daiteke.