Gaur eguerdian amaituko da 'Herrimamituz' bertso saiorako bi sarrera eskuratzeko epea

Ostiral iluntzean ikuskizun berezia eskainiko dute Modelo aretoan Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek, Xabier Alberdi historialaria gai jartzaile jarrita. Zarauzkohitza.eus atariak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu atari honetako irakurleen artean.

Herrimamituz bertso saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzkohitza.eus-ek, Zarauzko Udaleko Kultura departamentuaren eskutik.

Zozketan parte hartu ahal izateko, honako lotura honetan eman beharko da izena, eta epea gaur eguerdian amaituko da.

Irabazlea ostiralean jakinaraziko du atari honek.