Keia taldeak 'Handitzen naizenean' kantuaren bideoklipa atera du

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 16a, 09:00

Duela hilabete batzuk plazaratu duten Erregaia diskoan jasotako Handitzen naizenean abestia irudiz jantzi du Keia taldeak. Bideoaren ideia, grabaketa eta edizioa Ibai Arrieta usurbildarrarenak dira, eta atzo plazaratu zuten bideoklipa Badok atarian.