Urola Garaira irteera egingo dute Iñurritza Jubilatuen Elkartekoek

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 17a, 09:00
Antiguako baseliza, Zumarragan.

Iñurritza Jubilatuen Elkartekoek txangoa antolatu dute Legazpi eta Zumarragara. Irailaren 22an, datorren ostegunean, inguru horretako hainbat txoko bisitatuko dituzte: Euskal Burdin museoa, Mirandaola burdinola, Chillida museo eta lantokia, garai bateko eskola eta baita Antiguako baseliza ere.

Informazio gehiago nahi duenak Iñurritzako elkartera jo dezake, bulego orduetan.