2022-2023 denboraldiari ekiteko prest daude Aiala eta Amenabar Zarauzko eskubaloi talde nagusiak. Bihar jokatuko dute ligako lehenengo partida, etxean biek.
Zilarrezko Ohorezko Mailan dihardute lehian bi taldeek. Emakumeen kasuan, Ohorezko Mailaren eta Zilarrezko Ohorezko Mailaren arteko liga berri bat sortu da aurten: Urrezko Ohorezko Maila. Horren alde borrokatu bazuten ere, ez zuten tarteko ligara sailkatzerik lortu aurreko denboraldian.
Gaurko partida Anaitasunaren aurka jokatuko du Aialak, 17:30ean Aritzbatalden. Segidan Amenabarren txanda izango da. Zamoraren aurka neurtuko ditu indarrak 19:30etik aurrera.
Hain zuzen, Amenabarrek Twitter bidez jakinarazi du zein jokalarik osatuko duten aurten lehen taldea. Kamisetetako izenak jarri ditu ikusgai:
🔥 AMENABAR ZARAUTZ 2022-2023
— Amenabar Zarautz (@AmenabarZarautz) September 16, 2022
➡️ Hauek dira aurten lehen taldeko kide izango diren #KostaldekoKortsarioak; lehen minututik azkenekora arte animatu beharko dituzuen mutilak, bihartik hasita 😏#Herrigintza pic.twitter.com/t0Lq5wxOvN