Hastear dira Salbideko festak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 16a, 13:21
(Jon Atxutegi)

17:00etan botako dute txupinazoa, eta jai giroa izango da nagusi gaur eta bihar auzoan.

Aurreko asteburuan mus txapelketa izan zen Salbiden motorrak berotzeko eta, gaur eta bihar, auzoko festak ospatuko dituzte. Txupinazoaren eta txosnaren irekieraren ondotik, jai giroa izango da nagusi. Haur zein heldu, denek gozatzeko moduko egitaraua prestatu dute jai batzordekoek.

EGITARAUA

Irailak 16, ostirala
- 17:00. Txupinazoa eta txosnaren irekiera.
- 17:15. Haur jolasak arratsalde osoan,pintura tailerrak, buruhandiak eta erraldoiak.
- 19:00. Matraka elektrotxaranga.
- 20:00 Parriladaren hasiera.
- 22:30. Kontzertuak: GZR, Ameba eta Manuela Ahizpak.

Irailak 17, larunbata
- 09:00. Diana matutinatua.
- 10:30. Txirrindulari txikien itzulia.
- 11:30. Haur jolasak egun osoan.
- 12:30. Apaxi ipuin kontalaria.
- 12:30. Auzo bazkaria.
- 17:00. Andoni Ollokiegiren kantaldia. Bukatzean, poteo girotua.
- 22:30. Fan & Go.