Artezaleak elkarteak urrian hasiko ditu ikastaro berriak

Gizonezko bat, koadro bat margotzen.

Urritik maiatzera hainbat ikastaro eskainiko ditu ume zein helduentzat, baita bi ikastaro monografiko ere aurreneko hiruhilabetekoan. Batetik, Aran Santamariak Paperezko sorkuntzak ikastaroa eskainiko du eta, bestetik, Itziar Unzurrunzagak Estanpazio eta tindaketa botanikoak, paperezko loreak izenekoa emango du. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Artezaleak elkarteak prest du ikasturte berrirako ikastaroen eskaintza. Umeek zein helduek hainbat disziplinatan aritzeko aukera izango dute urritik maiatzera bitartean, eta elkarteak jakinarazi duenez, baliteke batzuetan lagun gutxirentzako tokia gelditzea, iaz parte hartu zutenek dagoeneko eman baitute izena. Aurten hasi nahi dutenek ere zabalik dute izena emateko epea.

Matrikulazioaren eta ikastaroen inguruko informazioa eskuratzeko Artezaleak elkartearen egoitzara bertaratu daiteke (Zumalakarregi kalea, 16), telefonoz deitu (943-83 55 68) edo Internet bidez mezua bidali (artezaleakzarautz@gmail.com).

Haurrentzako honako ikastaroak egongo dira aukeran:

  • Buztina
  • Marrazketa esperimentala
  • Tuti fruti
  • Sormena eta pintura
  • Joskintza

Helduentzako honako ikastaroak egongo dira aukeran:

  • Bolilloak 
  • Laboreak 
  • Joskintza 
  • Pintura aurreratua 
  • Pintura tailerra 
  • Zeramika 
  • Altzarien zaharberritzea eta birziklatzea

Ohiko ikastaro horiez gain, elkarteak bi ikastaro monografiko eskainiko ditu aurreneko hiruhilabetean, hau da, urritik abendura: batetik, Aran Santamaria artistak Paperezko sorkuntzak ikastaroa emango du ostegunero eta, bestetik, Itziar Unzurrunzagak Estanpazio eta tindaketa botanikoak, paperezko loreak izenekoa emango du. Astearteetan izango da ikastaro hori.

Prezioak eta ordutegiak

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, matrikula 37 eurokokoa da helduentzat –42 eurokoa familientzat– eta 32 eurokoa umeentzat. Langabetuentzat, berriz, doakoa da.

Ikastaroei dagokienez, helduek astean egun batekoa hartuz gero 40 euro kostatzen da hilean, eta bi egunetakoa, 66 euro. Haurren ikastaroak, berriz, 33 euro kostatzen dira hilean.

Ordutegiei dagokienez, horiek taldearen eskaeraren arabera alda daitezkeela esan dute antolatzaileek. Baina, printzipioz, honakoak dira ikastaro bakoitzaren egunak eta orduak: