Salbide auzoa jai giroan murgilduta dago, eta goizean goizetik jendetza bildu da. Gaurko egitarauari hasiera emateko, txirrindulari txikien itzulia egin dute eta hori bukatu denean, parte-hartzaileen artean txokolate beroa banatu dute Zarauzko Zikloturista elkartekoak. Horrez gain, adin guztietako haurrentzat jolasak izan dira auzoan goizean zehar, eta eguerdian, berriz, herri bazkaria egin dute auzotarrek.
(Argazkiak: Aiora Larrañaga eta Salbideko Festa Batzordea)