Xenki eta Murgi gogoan hartzeko mahai-ingurua egingo dute ostegunean

Xenki eta Murgiren omenaldia, Lekeition. (Argazkia: Galarrena Kultur Elkartea)

Memoria vs, Ahanztura izena jarri diote saioari, eta bost lagunek hartuko dute parte, 19:00etan hasita, Modelo aretoan.

50 urte bete ziren irailaren 2an ETAko militante Joxe Benito Mujika Xenki zarauztarra eta Mikel Martinez de Murgia Murgi sopuertarra (Bizkaia) hil zituztela Lekeition. Eusko Jaurlaritzak, gainera, berretsi egin du exekutatu egin zituztela, zortzi urteko azterketaren ondoren.

Xenki eta Murgi 1972-2022. Herri memoriaz izango gara urtemugaren harira, Memoria vs, Ahanztura mahai-ingurua antolatu dute ostegun honetarako; Modelo aretoan izango da, 19:00etan hasita.

Bertan, ondorengo bost gonbidatuen hartuko dute parte: Zarauzko ametsen liburua eta Zarauzko amesgaiztoen liburua argitalpenen egile Haritz Larrañaga, Amagoia Gurrutxaga kazetaria eta Zarauzko gutunak. 36ko gerra liburuaren egilea, Iñaki Egaña Euskal Memoriako kidea, eta Martxoaren 3 Elkarteko kide Andoni Txasko eta Lander Garcia.