Zarautz Trik jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dute ostiralean

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 19a, 15:30

Lizardi Kirol Aretoan izango da jaialdia, 18:30ean hasita. Elkarteko ikasleek, Jalgi dantza taldeko kideek eta Motxian Etxebeltz Bertsogunekoek hartuko dute parte; eta Neomak taldearen emanaldiarekin bukatuko da jaialdia. Sarrerak zarautz.trik@gmail.com helbide elektronikora idatzita erreserbatu daitezke.

Ostiral arratsaldean Zarautz Trik jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute Lizardi Institutuan. 18:30ean hasita, Zarautz Trik kultur elkarteko ikasleek kontzertua eskainiko dute, eta hainbat gonbidatuk ere parte hartuko dute jaialdian: Jalgi dantza taldeak eta Motxean Etxebeltz Bertsoguneak. Jaialdia bukatzeko, kontzertua emango du Neomak taldeak. 

Jaialdirako sarrerak dagoeneko erreserbatu daitezke zarautz.trik@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Jaialdiaren egunean bertan 17:30ean zabalduko dute leihatila, eta han jaso beharko dira erreserbatutako sarrerak. Sarrerarik geldituko balitz ere, han jarriko lituzkete salgai. Hamar euro balioko du bakoitzak.