Pablo Casaresen erakusketa ikusgai izango da Torre Luzean ostegunetik aurrera

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 20a, 09:00

Hainbat poema liburu ditu argitaratuta Casares poeta donostiarrak. Oraingoan, margolanak sortu ditu, eta Torre Luzeako hormetan izango dira ikusgai, azaroaren 6ra bitartean.

Ostegunetik azaroaren 6ra bitartean, margolan erakusketa berria izango da ikusgai Torre Luzeako erakusketa gelan. Pablo Casares poeta donostiarrak bere margolari sena atera du oraingoan, eta paisaien margolanekin osatu du erakusketa.

Erakusketa egunero egongo da ikusgai, 18:00etatik 20:00etara.