Montetxio korua kantuan aritu da Monzonen eta Sasetaren omenezkoan

Montetxioko abeslariak larunbateko Hondarribiko ekitaldian. (Montetxio)

Larunbatean, Kandido Saseta eta Telesforo Monzon omentzeko ekitaldia egin zuten Hondarribiko Itsas Etxeko auditoriumean, eta bertan hartu zuen parte Montetxio koruak. Olaso Dorrea Fundazioak eta Kepa Ordoki-Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak antolatu zuen. 

Telesforo Monzonen Gudarien egiñak liburuan oinarritu zen omenaldia, eta poesiaz, dantzaz eta kantuz osatuta egon zen; Irati Jimenez idazleak egin zituen gidari lanak. Kantuen atalean, Lasarteko Xumela eta Hondarribiko Olagarro abesbatzek hartu zuten parte Montetxiorekin batera.