Gaztetxe berria egokitzeko auzolana deitu dute larunbaterako

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 20a, 13:15

Auzolanetan parte hartzea "premizko lana" dela azpimarratu du Danda Gazte Asanbladak. Goizez eta arratsaldez ariko dira, eta tartean bazkaria egingo dute.

Duela aste batzuk eraitsi zuten Putzuzulo gaztetxea, eta harrezkero, Bizkaia kaleko 61. zenbakian izango den gaztetxe berria egokitzeko lanetan dabiltza hainbat eragile. "Asanbladarentzat beharrezko espazioa da gaztetxea, eta, horrenbestez, auzolanetan parte hartzea premiazko lana da guretzat", nabarmendu du Danda Gazte Asanbladak.

Hori horrela, larunbat honetarako, hilaren 24rako, auzolanerako deia egin dute. 10:00etan jarri dute hitzordua; ondoren, 13:30 aldera, bazkaria egingo dute; eta arratsaldean, 15:00etan,  berriro ere auzolanarekin jarraituko dute.  Denen laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute eta, beraz, bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.