Itxasmendiko jaiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 20a, 14:30
Txan-txan haurrekin jolasean. (Onintza Lete Arrieta)

Udazkenean sartzearekin batera iristen dira sanmigelak Itxasmendi auzora, eta bizilagunak jai giroan murgiltzen dira. Aurten ere zer ospatua izango dute ostiral arratsaldetik hasi eta igandea bitartean. Txan-Txan maskotak, gainera, anfitrioi lanak egingo dizkie auzora ongi pasatzera joaten diren guztiei.

EGITARAUA

Irailak 23, ostirala
18:30. Txupinazoa eta jaien hasiera suziri, traka eta kalejirarekin, Txan-Txan maskotak eta txistulariek lagunduta.
19:00. Pintxo potea, karpan.
19:30. Mariachi Imperial Dominguez taldearen emanaldia.
23:00. DJ Nemux musika eta opariekin.

Irailak 24, larunbata
10:00. Diana txistulariekin.
12:00. Paella herrikoia prestatuko dute.
14:00. Auzo bazkaria. Sarrerak salgai Zuazo tabernan, hilaren 21a bitartean.
18:30. Alejandro Revuelta mentalista, Tele 5eko Got Talent saioko finalista.
22:00. Anjel Collado umoregilea.
23:30. Fito&Fitipaldis taldearen Vine&Va tributu taldea.

Irailak 25, igandea
11:30-13:30. Haurrentzako parkea, puzgarriekin; Itxasmendi Auzo Elkartearen laguntza bereziari esker.
12:00. Toka txapelketa.
13:00. Patata tortilla lehiaketa.
16:00-19:00. Haur parkea eta apar festa.
20:30. Festen amaierako traka.