Xabier Alberdik 'Elkano eta Euskal Herria' liburua aurkeztuko du Photomuseumen

Xabier Agote, Xabier Alberdi eta Rafa Zulaika, liburuaren aurkezpenean.

Ostiralean izango da saioa, 18:00etan hasita, eta historialariak Getariako nabigatzailea eta Euskal Herriaren garaiko garrantzia izango ditu hizpide.

Lehen Mundu Biraren 5. mendeurreneko ekitaldiek nahiz jarduerek askorako eman dute, eta horren harira, Elkano eta Euskal Herria. Nola egin zen posible lehen mundu bira liburua argitaratu zuen Xabier Alberdi historialari zarauztarrak joan den ekainean. Orain, ostiral honetan, argitalpena aurkezteko hitzaldia eskainiko du Photomuseumen; Gela programaren barruan izango da, 18:00etan hasita, doako sarrerarekin.

Liburuak argudiatzen du mundu biraren kointzidentzia ez zela ustekabeko zerbait izan, baizik eta euskal ontziteria boteretsuak zuen nagusigoaren ondorio logikoa. “Bira posible egiteko Euskal Herriak, herri itsastar hark, egin zituen funtsezko ekarpenen bilduma dakar liburu honek, biztanle gehienek inoiz entzun gabeko gertakarien bilduma bat” dela dio Xabier Alberdik, Euskal Itsas Museoko zuzendariak.

Liburuak hainbat gai jorratzen ditu: euskal ontziteriak Mendebaldean zuen nagusitasuna, Magallaes-Elkanoren espedizioan jokoan zeuden interes geoestrategiko nagusiak, edo Sevillako Kontratazio Etxeko euskaldunen arteko harremana, besteak beste. Horrez gain, kapitulu berezi bat eskaini diote euskal itsasontzien teknologiari; izan ere, hiru itsasontzi eman zituen espediziorako. Amaitzeko, liburuan Getariako nabigatzailearen eta horren zientzia- eta kultur-legatuan sakontzen du.

Erlazionatuak

Xabier Alberdi: "Atzean itsas herri bat dagoelako lortu zuen Elkanok egindakoa"

kultura

Elkano itsasoaren semea izan zela dio Alberdik, eta haren garaiko Euskal Herria ere itsastarra izateagatik lortu zuela munduari bira ematea. Elkano...