Kultura proiektuez aritzeko saio irekia egingo dute asteartean Ebro Etxean

Ixiar Garcia K bulegoko kideak eskainiko du saioa, eta bertaratu nahi duenak izena eman beharko du aurrez.

K bulegoak, Zarauzko Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, Gipuzkoako Kultura sektoreko eragileei zuzendutako saioa egingo du asteartean, Ebro Etxean. Kultura proiektuak aurkeztean eta garatzean sortzen diren aukerez eta zailtasunez ariko dira, komunikazioaren eta bideragarritasunaren ikuspegietatik aztertuta.

"Elkarrizketa ireki" formatuan egingo dute saioa, parte hartzaileek kezkak, beharrak eta gogoetak adierazteko. Ixiar Garciak eskainiko du saioa, 17:00etatik 19:00etara.

Saioaren edukiera mugatua izango da, beraz, parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena, esteka honen bidez.