ZKEko futbol arloko kideek ere parte hartu dute Imanol Alguacili egindako omenaldian

Gorka Eizagirre eta Aitziber Arzallus 2022ko ira. 22a, 13:29

Atzo arratsaldean oriotarrek, Orioko Udalak eta Orioko eta Zarauzko futbol elkarteek omenaldia egin zioten Realeko entrenatzaileari Orioko Mendibeltzen. Ekitaldiaren ostean, Zarauzko Hitzarekin hitz batzuk egiteko tartea hartu zuen Alguacilek.

Orioko Udalak Mendibeltzen azken urteetan egin dituen lanak herritarrei aurkezteko ekitaldi irekia antolatu zuen atzo arratsalderako futbol zelaian bertan, eta han egin zioten omenaldia Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileari. Orioko udal ordezkariek ez ezik, Zarauzko eta Orioko futbol elkarteetako ordezkariek eta kirolariek ere parte hartu zuten ekitaldian, Alguacil Zarauzko futbol taldean ibiltakoa baita.