Jalgi Dantza Taldeak helduentzako ikastaroak eskainiko ditu

Jalgiren 2019ko emanaldi bat, IƱurritzako zelaian. (Utzitakoa)

Datorren astelehenean zalantzak argitzeko edota izena emateko hitzordua finkatu dute, 18:15etik aurrera, Imanol Urbieta Musika Eskolan.

Ikasturte honetan ere helduentzako dantza ikastaroak antolatuko ditu Jalgi Dantza Taldeak, bai hasiberrientzat, baita aurreko urteetan aritu direnentzat edo dantza ezagutzaren bat dutenentzat ere.

Hitzordu bat finkatu dute zalantzak argitu edota izena eman nahi dutenentzat. Irailaren 26an izango da, datorren astelehenean, 18:15etik 20:00etara, Imanol Urbieta Musika Eskolan.

Taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikula epea amaitu ondoren zabalduko da. Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbidera idatzi daiteke.