Dokumental emanaldia eta hari buruzko solasaldia izango dira ostegunean Modelo aretoan, 19:45etik aurrera, Arkamurka natur taldearen eskutik. Sisema ekonomiko eta ingurumen gaiak lantzen dituen The great simplification dokumental laburra (30 minutukoa) eskainiko dute lehenik eta, ondoren, Alex Lopez zarauztarrak hitzaldia eskainiko du.
Ofizioz diseinatzaile grafikoa den arren, Goiener kooperatibaren sortzaileetako bat da Lopez, eta energia ereduaren aldaketa, berriztagarrien erabilera eta kontsumoaren murrizketa sustatzen dihardu. Hori horrela, besteak beste, aurrera begirako konponbideak nondik etor daitezkeen argitzen ahaleginduko da Lopez. Hitzaldiaren ondoren, bertaratzen direnek hizlariari galderak egiteko tartea izango dute.