Morroxkak taldeak bilera irekira deitu du ostiralerako

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 25a, 14:00
Martxoan egin zuten Morroxka Eguna. (Utzitakoa)

Neska* gazteen Morroxka taldeak antolakuntzara batzeko deia luzatu du eta, horretarako, bilera irekia antolatu du ostiralerako. Emakumeen* Etxean jarri dute hitzordua, 17:00etan.

Duela urtebete inguru sortu zen Morroxkak taldea, eta hainbat aldarrikapen eta mobilizaziotan parte hartzeaz gain, Morroxka Eguna antolatu zuten martxoan.