Gaur hasiko dira Itxasmendiko festak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 23a, 13:00

Salbidekoen lekukoa hartuta, Itxasmendi auzoko jaien txanda izango da asteburu honetan. Gaur arratsaldean hasiko da festa, eta bihar eta igandean ere hainbat hitzordu izango dira. Ikusi egitaraua hemen.

EGITARAUA

Irailak 23, ostirala
18:30. Txupinazoa eta jaien hasiera suziri, traka eta kalejirarekin, Txan-Txan maskotak eta txistulariek lagunduta.
19:00. Pintxo potea, karpan.
19:30. Mariachi Imperial Dominguez taldearen emanaldia.
23:00. DJ Nemux musika eta opariekin.

Irailak 24, larunbata
10:00. Diana txistulariekin.
12:00. Paella herrikoia prestatuko dute.
14:00. Auzo bazkaria. Sarrerak salgai Zuazo tabernan, hilaren 21a bitartean.
18:30. Alejandro Revuelta mentalista, Tele 5eko Got Talent saioko finalista.
22:00. Anjel Collado umoregilea.
23:30. Fito&Fitipaldis taldearen Vine&Va tributu taldea.

Irailak 25, igandea
11:30-13:30. Haurrentzako parkea, puzgarriekin; Itxasmendi Auzo Elkartearen laguntza bereziari esker.
12:00. Toka txapelketa.
13:00. Patata tortilla lehiaketa.
16:00-19:00. Haur parkea eta apar festa.
20:30. Festen amaierako traka.