Itsutasuna hizpide duen Gabor dokumentala emango dute asteazkenean, Modelo aretoan. Ojos del Mundo fundazioaren proiektua da ikus-entzunezkoa, eta itsu geratutako argazki zuzendari baten jarduna du mintzagai, besteak beste.
Zarauzko Solidaritate Koordinadorak finkatu du asteazkeneko hitzordua eta, dokumentalaren ondoren, ikusmen urritasuna duen Aitor Francesena surflari zarauztarrak solasaldia eskainiko du. 19:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.