Suziria lehertzearekin bat hasi da festa

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 24a, 09:31

Atzokoan euri giroa bazen ere, zeruak ateri eutsi zion Itxasmendiko festen hasieran. Asteburu osoko egitaraua prestatu dute auzoan.  

Ozen hasi dituzte festak Itxasmendi auzoan. Atletismo pistaren ondoan egokitu duten karparen ondotik suziriak bota zituzten jai batzordekoek eta, jarraian, traka zaratatsua piztu zuten, inguruan zeuden umeen gozagarri. 

Iluntze partean mariatxien kontzertuaz gozatu zuten auzotarrek eta bertaratu ziren gainerako herritarrek. Gaur jarraituko du festak: eguerdian paella jana izango da eta arratsaldetik aurrera askotariko emanaldiak izango dituzte ikusgai bertan daudenek. 

Egitaraua osorik ikusteko, klikatu hemen.