Oraindik ere lan handia dago egiteko, beraz, datozen asteetan lanean jarraituko dute eta auzolanerako deialdi gehiago egingo dituzte.
Dagoeneko eraitsi dute Putzuzulo gaztetxea, eta Bizkaia kaleko 61. zenbakian dagoen eraikina izango da Zarauzko gaztetxe berria. Eraikina behar bezala egokitzeko auzolanak egiten ari dira gaztetxeko eragileak, eta horretan aritu ziren atzo ere. Musika jarrita, igeltsero lanetan ibili ziren giro ederrean, harlauzak ebakitzen eta zoruan jartzen.
Oraindik ere lan handia dago egiteko, beraz, datozen asteetan lanean jarraituko dute eta auzolanerako deialdi gehiago egingo dituzte.