Agertu da herenegun lapurtu zuten furgoneta

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 25a, 10:37

Lapurtu zutela salatu zuten furgoneta topatu zuten atzo arratsaldean. Sakelekoetan bolo-bolo zabaldu zen Zarauzko garaje batetik furgoneta urdin ilun bat lapurtu zutela zioen mezua atzo goizean, eta arratsaldean topatu zuten ibilgailua, Irunen (Gipuzkoa).