Udalsarea 2030 - Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak 20 urte bete ditu, eta urteurreneko ospakizun-ekitaldia egin zuen Donostian. Bertan, Zarauzko Udalak errekonozimendua jaso zuen urte hauetan guztietan garapen iraunkorraren alde hartutako konpromisoagatik.
Azken hilabeteetan, Udalbatzak Udalsarea 2030en hitzarmen berriari atxikitzea onartu du aho batez, Agenda 2030en testuingurura egokituta. EAEko beste udalerri eta eskualde batzuekin batera, datozen lau urteetan sarea gidatuko duen ekintza-plan berrian lan egingo dute, oraingoan Agenda 2030en testuingurura egokituta.
Orain arteko ibilbidean, "Sarearen erreferentzia eta laguntza funtsezkoa" izan dela nabarmendu du Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren zinegotzi arduradun Iker Basurkok, "bai Zarauzko Udalak egindako lanari koherentzia emateko, bai EAEko gainerako administrazio publikoekin emaitzak eta aukerak partekatzeko".