'Ardo' errezitaldi-kantaldia Morau eta Beñardorekin, Garoa liburu dendan

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 28a, 11:00
Morau eta Beñardo.

Kaleratu berri duen disko-liburua aurkeztuko du bikoteak bihar arratsaldean, 19:00etan hasita.

Garoa liburu dendak eta Susa argitaletxeak errezitaldi-kantaldia antolatu du biharko. Oraingo honetan, Morau eta Beñardo bikotea ariko dira Garoan bertan, 19:00etan hasita, argitaratu duten Ardo disko-liburua zuzenean aurkezten

Ardoari kantatzeko tentazioan erori dira, eta espero ez zuten emaitza lortu dute: hamabi kantu, 50 poema eta 24 ilustrazioz osatutako artefaktua; ilustrazioak Mattinek egin ditu. Gaztelupeko Hotsak argitaletxearen babesean kaleratu dute.