Gabonetako argiak astebete beranduago piztuko dituzte aurten, "energia krisi egoerari aurre egiteko"

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ira. 28a, 12:00
Iaz Musika Plazako kioskoan egin zuten argiak pizteko ekitaldia. (Amaia Urbieta Arruti)

Aurreko urteetan baino ordu erdi lehenago itzaliko dituzte egunero Gabonetako argiak.

Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez aurreratu du aurten astebete beranduago piztuko dituztela kaleko Gabonetako argiak, "energia krisi egoerari aurre egiteko".

Horrez gain, aurreko urteetan baino ordu erdi gutxiagoz egongo dira piztuta argiak egunero. Abenduaren 2an piztuko dituzte, eta urtarrilaren 6ra bitartean, 18:00etatik 22:00etara egongo dira piztuta. Iaz azaroaren 27an piztu zituzten, eta 22:30 arte egon ziren piztuta egunero, urtarrilaren 6ra arte.