Emakume soraluzear bat hil zuen ustez haren senarrak labankadaz astelehenean, Benidormen zuten etxean. Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du bihar arratsalderako Itaiak. Hala zabaldu du sare sozialetan: «Erasotzaileek duten inpunitatearekin amaitu eta babesa antolatu behar dugu». 19:30ean jarri dute hitzordua, Lege Zaharren enparantzan, eta dei egiten diete herritarrei mobilizazioan parte hartzera.