Gutuna: Gaizki eginak onartu

Erredakzioa 2022ko ira. 29a, 09:00

Belen Urrutia herritarrak errespetua edota bizikidetzari buruzko ondorengo gutuna helarazi du Zarauzko Hitza atarira.

Nahiz eta golfeko pasarela hasieran, trenaren lur azpiko pasarelan eta Zarauztik Getariako
paseoan bizikletaz ibiltzea debekatuta dagoela adierazten duten seinaleak dauden edo
espaloitik bizikletaz ezin gaitezkeela ibili jakin, nahiz eta udan txakurrek hondartzara egunez
(udan 21:00etatik 06:00etara jaitsi daitezke) jaistea galarazita daukaten, nahiz eta txakurren gorotzak jaso behar ditugula badakigun, nahiz eta udalak bere garaian malekoian oinak garbitzeko lekuak ipini eta hainbatek oinak dutxetan garbitu nahi izaten dituen, askotan, gogoak ematen diguna egiten jarraitzen dugu eta herritarren artean tirabirak sortzen dira.

Gertatu zait txirrindulari, txakur jabeari edo dutxa erabiltzaileari kontuz ibiltzeko edo beste
aukeraren bat duela esateko hurbiltzea eta hura niri oldartzea. Hori dela eta, isilik geratzea
erabaki nuen. Noiz arte? Auskalo!

Askotan galdetzen diot neure buruari zenbati gertatu zaion halakorik. Ez al da normalagoa
gaizki egindakoa onartu eta, beharrezkoa balitz, barkamena eskatu eta alde egitea? Hor utziko
dut.