Niko Etxart zuzenean ariko da bihar Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 29a, 10:00

Euskal rockaren aitzindari Niko Etxartek kontzertua eskainiko du bihar arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan. Berekin batera, Hapa-Hapa taldean kide izandako Dom Earl gitarrista eta Kiki Graciet harmonika-jotzailea izango ditu bidaide emanaldian. Musikari zuberotarrak bere abesti bizienak ez ezik, euskal kantutegi tradizionaleko harribitxiak ere joko ditu.

Sarrerak 6 euro balio du, eta Modeloko txarteldegia eros daiteke edo Kutxabanken atari digitalean.