Errioxako irteeran izena emateko azken egunak

Aritz Mutiozabal 2022ko ira. 29a, 09:30

Urriaren 8-9ko astebururako prestatu dute, eta Valvanera - Siete Villas aldeko parajeak ezagutzera joango dira.

Pagoeta Mendizale Elkarteak Errioxako Valvanera - Siete Villasera irteera antolatu du urriaren 8-9ko astebururako, eta gaur izango da elkartearen egoitzan izena emateko azken eguna; 20:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Era berean, pagoetame@gmail.com posta elektronikora idatzita ere eman daiteke izena, datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. Bihar itxiko da izen-emate epea.

Errioxako Najerrilla ibaiaren inguruko mendietara joango dira. Larunbatean, Brieva de Cameros herritik ibilbide zirkularra egingo dute, bidean Cabezo del Santo mendira igota (1.854 m). Igandean, Valvaneratik Pico La Riojara igoko gara (1.564 m) eta Tobía herrian amaituko dute ibilaldia. Lotarako tokia, berriz, Valvanerako monasterioko aterpean hartuko dute; mantak badaude, baina maindireak edo zakua eramatea bakoitzaren kontu izango da.

Irteera, ohi bezala, larunbatean egingo dute, 06:00etan, Agoueseneko biribilgunetik.