Soraluzeko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin dute

Mireia Galarza Bastida 2022ko ira. 29a, 20:11

Indarkeria matxistari aurre egin oihukatuz elkartu dira hamarnaka herritar Lege Zaharren Enparantzan.

Soraluzeko emakume bat hil zuen ustez haren senarrak labankadaz astelehenean, Benidormen (Herrialde Katalanak) zuten etxean, eta hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu zuen Urola Kostako Itaiak.

Lege Zaharren Enparantzan elkartu dira hamarnaka herritar gaurkoan, eta Indarkeria matxistari aurre egin oihukatuz, hilketa salatu dute bertaratu direnek. Itaiak "babes osoa" adierazi die biktimaren gertukoei, eta azpimarratu dute "urgentziazko" gaia dela indarkeria matxistarena. Horren aurrean, "emakume langileen antolaketa" defendatu dute.