Prest dago Kuadrilla Eguneko egitaraua

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urr. 3a, 09:32
2019ko Kuadrilla Eguna. (Hitza)

Salbideko parkean, Lege Zaharren enparantzan nahiz Musika Plazan izango dira eguneko hitzordu nagusiak. Adin ezberdinetako gazteentzat egokitutako ekintzak prestatu dituzte.

Hainbat bilera ireki egin ondoren, prest dago Kuadrilla Eguneko egitaraua. Urriaren 15ean izango da aurten festa eguna, eta adin tarte ezberdinetako gazteentzat txokoak prestatu dituzte. Hona hemen egitaraua osorik:

Haurren gunea, Salbideko parkean (4-12 urte)

  • 10:30. Altxorraren bila.
  • 11:15. Aurpegi margotzea.
  • 12:00. Erraldoi txikiak.
  • 17:30. Kalejira: Alizia mundu miresgarrian (A&B Show-ren eskutik)

Nerabeen gunea, Lege Zaharren enparantzan (12-18 urte)

  • 16:00. Bubble balls.
  • 17:00. Ginkana mugikorra.
  • 17:00. Oihalezko poltsak margotzea.
  • 19:30. Txurru DJa.
  • 22:00. Davila DJa.

Gazteen gunea, Musika Plazan (18 urtetik gora)

  • 09:45. Goitibeheren jaitsiera, Vista Alegretik (16 urtetik gorakoentzat).
  • 12:00. Herri kirolak (16 urtetik gorakoentzat).
  • 12:30. Paella lehiaketa.
  • 14:00. Bazkaria eta ondoren bingo musikatua.
  • 18:30. Fresamorango DJ ibiltaria.
  • 20:30. Akerbeltz.
  • 22:30. Ithaka.
  • 00:00. Gozategi, Munoan.