Adin ezberdinetako gazteentzat egokitutako ekintzak izan dira hiru gunetan. Goizean goiz goitibeheren jaitsiera ospatu da Vista Alegren, 16 urtetik gorako gazteek eraikitako ibilgailuekin. Jende mordoa gerturatu da auzora, parte hartzaileak animatzera. Eta sustoak susto, ederki pasa dute herriko gazteek.
Salbideko parkean kokatu da haurren gunea, eta besteak beste, altxorraren bila abiatzeko aukera izan dute txikienek. Musika Plazako gazteen gunean, herri kirolak izan dira eguerdian. Paella lehiaketa ere izan da bertan, gazteek indarrak hartu behar baitzituzten arratsalde-iluntzeko musika zaparradarentzat. Fresamorango DJ ibiltariaren, Ithakaren, Akerbeltzen eta Gozategiren eskutik gozatuko dute.