Gure Altxorrak ekimena egin zuten larunbatean Orion, bertako eta inguruko diseinatzaile gazteen lana balioan jartzeko. Egunean zehar azoka eta haurrentzat tailerrak egin zituzten, eta iluntzean, berriz, moda desfilea izan zen herriko plazan. Jendetza bildu zen ekimenean, eta herritarrek txalo zaparrada artean hartu zituzten diseinatzaile gazteen sorkuntzak. Beste hainbaten artean, Markel Velez diseinatzaile gazte zarauztarrarenn lanak ikusteko aukera ere izan zen.