Zarautzek aurreikusitakoa baino 570.000 euro gehiago jasoko ditu Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik

Andoni Elduaien 2022ko urr. 18a, 15:38
Zarauzko udaletxea.

587 milioi euro banatuko ditu aurten Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak (UFFF) Gipuzkoako udalen artean: esperotakoa baino 18,4 milioi euro gehiago. Igoera horren ia 1,9 milioi euro eskualdeko udalen artean banatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak (UFFF), Gipuzkoako udalen finantzaketarako iturri nagusiak, 587 milioi euro banatuko ditu 2022. urtean, aurreikusitakoa baino 18,4 milioi euro gehiago. Guztira, 60 milioi euro pasatxo jasoko dituzte UFFFtik Urola Kosta eskualdeko udalek aurten, aurreikusitakoa baino ia 1,9 milioi euro gehiago. Zarautzek, esaterako, 17,6 milioi euro jasotzea aurreikusten zen, baina 18,2 milioi euro jasoko ditu: 570.000 euro gehiago, alegia.

Gipuzkoako Finantza Kontseiluak ostiralean egindako batzarrean adostu zuen diru bilketa aurreikuspenak eguneratzea, eta atzo, astelehena, elkartu zen Gipuzkoako hainbat udal ordezkarirekin eguneratze horren berri emateko.

Zerga bilketa orokorraren igoeragatik jasoko dute udalek aurreikusitakoa baino kopuru handiagoa. Datorren urteko otsailean berriro elkartuko da Gipuzkoako Finantza Kontseilua, eta zergen bidez jasotako diru kopuru erreala zein den baieztatuko dute orduan.

Datorren urtean, berriz, aurreneko aldiz gaindituko du Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak 600 milioi euroko langa; izan ere, 609 milioi euroko aurreikuspena egin du funtsak datorren urterako. Ekitaldi honetan jasotakoa baino %5,3 handiagoa izango da datorren urtean jasoko duten zenbatekoa. Hala, udalek baliabide gehiago izango dituzte beraien eginbeharretarako. 2023. urtera begira egindako aurrekontu aurreikuspenen arabera, Urola Kostako udalek 9.562.930 milioi euro jasoko dituzte UFFFtik, aurtengo itxiera aurreikuspena baino 2.488.000 milioi euro inguru gehiago. Zarautzek, zehazki, 647.000 euro gehiago jasoko du.

2022ko Foru Funtsaren aurrelikidazioa (eurotan)

Herria 2021eko likidazioa 2022ko aurrekontua 2022ko itxiera aurreikuspena 2022ko betetze maila 2021-2022 arteko aldaketa (%) Biztanleko euroak
Aia

1.609.324

1.551.657

1.601.966

%103,24

%-0,46

779

Aizarnazabal

648.751

635.094

655.685

%103,24

%1,07

825

Azkoitia

9.138.555

8.885.392

9.173.480

%103,24

%0,38

787
Azpeitia

11.767.295

11.500.414

11.873.289

%103,24

%0,90

782
Beizama

209.515

193.580

199.856

%103,24

%-4,61

1.388

Errezil

527.369

498.976

515.155

%103,24

%-2,32

891
Getaria

2.204.613

2.123.416

2.192.263

%103,24

%-0,56

785
Orio

4.693.406

4.619.176

4.768.942

%103,24

%1,61

782
Zarautz

18.136.121

17.664.311

18.237.036

%103,24

%0,56

784

Zestoa

2.919.487

2.891.126

2.984.864

%103,24

%2,24

792

Zumaia

7.845.155

7.635.081

7.882.632

%103,24

%0,48

779

 

2023ko Udal Finantzaketarako Foru Funtsa (eurotan)

Herria 2023ko aurrekontua
2022ko aurrekontua
2022ko itxiera aurreikuspena Aldaketa eurotan Aldaketa (%) Biztanleko euroak
Aia

1.657.605

1.551.657

1.601.966

55.639

%3,47

806

Aizarnazabal

691.081

635.094

655.685

35.396

%5,40

869

Azkoitia

9.562.930

8.885.392

9.173.480

389.450

%4,25

820
Azpeitia

12.482.858

11.500.414

11.873.289

609.569

%5,13

822
Beizama

201.129

193.580

199.856

1.273

%0,64

1.397

Errezil

529.078

498.976

515.155

13.923

%2,70

915
Getaria

2.279.866

2.123.416

2.192.263

87.603

%4,00

816

Orio

4.966.069

4.619.176

4.768.942

197.127

%4,13

815
Zarautz

18.884.335

17.664.311

18.237.036

647.299

%3,55

811

Zestoa

3.091.846

2.891.126

2.984.864

106.982

%3,58

820

Zumaia

8.226.708

7.635.081

7.882.632

344.076

%4,36

813