'Nire erara bizitzeko erronka' kanpaina aurkeztu du Atzegik Zarautzen

Mireia Galarza Bastida 2022ko urr. 23a, 17:48

Nire erara bizitzeko erronka lelopean, kanpaina berria aurkezten ari da Atzegi ikasturte berri honetan, eta ostiralean iritsi ziren Urola Kostara. Zarautzen egin zuten aurkezpena, eta bertan izan ziren Xabier Txurruka Zarauzko alkatea eta Atzegiko hainbat kide. Kanpainaren helburua da adimen desgaitasuna duten profilen eta bizi aukeren aniztasuna azpimarratzea.