Kale mozketak izango dira Zigordian bihartik ostegunera

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urr. 24a, 16:05
Zigordia kalea (Aritz Mutiozabal)

Zigordia kaleko 29 eta 31 zenbakien parean egingo dute mozketa bihar, 08:00etan, eta ibilgailuek  ezingo dute bertatik igaro ostegun arratsaldera arte.

Zigordia eta San Frantzisko kaleen arteko eraikinean egin beharreko obren ondorioz egingo dituzte kale mozketak eta oinezkoei zein ibilgailuei eragingo diete. Bihar 08:00etan itxiko dute bidea eta  18:00ak arte ezin izango da bertatik igaro. Eskaratzeetara sartzeko pasabidea egongo da, hori bai. 18:00etatik aurrera metro bateko zabalerarekin zabalduko zaie bidea oinezkoei, baina ibilgailuek ezingo dute pasatu. Ostegunean, aldiz, 08:00tatik 14:00etara egongo da bidea itxita.

Zamalanetan diharduten ibilgailuek Lege Zaharren enparantzatik iritsi ahalko dute Zigordia kalera.