Asteburuan hasi dituzte San Pelaioko tren geltoki berriko egitura jartzeko lanak

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urr. 31a, 15:30

Aurrefabrikaturiko hormigoizko pieza handiak ari dira jartzen eta etorkizuneko geltokiko egituraren eta hegoaldeko trenbide-azpiegituraren iragazkortasuna ahalbidetuko duen azpiko pasabidearen parte dira. Lanak aurrera eraman ahal izateko tren zerbitzua eten zuten pasa den larunbatean eta aste honetan berrezarriko dute atzera berriro, azaroaren 5ean.