Jendetza bildu du Gau Beltzak

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 1a, 09:30

Izua eragiteko moduko mozorroz bete ziren atzo herriko kaleak. Haur, gazte zein heldu atera ziren Jalgi dantza taldeko eta Alproja antzerki taldeko kideek alaitu zuten gau magikoaz gozatzera. Kalejira abiatu aurretik ere jende andana zuten zain musika eskolako atarian eta elkarrekin egin zuten Lege Zaharren Enparantzara arteko bidea. Tartean susto handiren bat ere hartu zuen batek edo bestek. Iluntzea biribiltzeko emanaldi bikaina eskaini zuten aipatutako bi taldeek, eta esan beharra dago eguraldia lagun izan zutela, azken dantzara arte eutsi baitzion ateri.