Orokieta eta Lizardiko familiak eta irakasleak Hezkuntza Lege berriaren aurka aritu dira Bilbon

Aritz Mutiozabal 2022ko aza. 6a, 09:30
Orioko Zaragueta, Getariako Iturzaeta, Zarauzko Orokieta eta Lizardi zentroetako hainbat familia eta irakasle, Bilbon.

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, manifestazioa egin zuten atzo Bilbon Eusko Jaurlaritza lantzen ari den Hezkuntza Legeari "ezezko borobila" emateko. Hezkuntza Lege honi ez! lelopean, sare publikoko eragileak eta eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zentroetako kideak irten ziren kalera aldarrikatzera; tartean, Orioko Zaragueta, Getariako Iturzaeta, Zarauzko Orokieta eta Lizardi zentroetako hainbat familia eta irakasle. Izan ere, "sare publikoaren beharrei erantzun egokirik eman gabe" jarraitzen duela uste dute.