Martxan da Murkilen kanpaina berria

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 8a, 11:30

Merkatari elkartearen leialtasun-txartelarekin egindako 40 erosketa doan izango dira hilaren 20ra bitartean.

Atzo abiatu zuen Murkil Merkatari elkarteak hilaren 20ra arte iraungo duen kanpaina berria. Elkartearen 40. urteurrenaren ospakizunen barruan antolatu dute eta leialtasun txartelarekin ordaintzen duten herritarrek doako erosketa lortu dezakete; izan ere, txartelarekin ordaindutako 40 erosketa doakoak izango dira.

Elkartetik gogoratu dute Rural Kutxan eskuratu daitekeela txartela eta VISA denez, mundu osoan erabili daitekeela.