Azaroaren 25a

Morroxkak talde feministak egitarau zabala prestatu du Azaroaren 25aren harira

Jabi Gonzalez Toston 2022ko aza. 8a, 12:45

Indarkeria matxistaren aurkako egunerako deitu duten mobilizazioaz gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte hurrengo bi ostiraletarako, hilaren 11rako eta 18rako. Zineforuma eta bertso afaria, besteak beste.

Morroxkak talde feministak hainbat ekitaldi prestatu ditu Azaroaren 25eko indarkeria matxistaren aurkako egunari begira. Lehenengoa ostiral honetan bertan izango da emakumeen* etxean 18:00etan hasita, zineforuma antolatu dute Basauriko Kiskali neska* gazte taldearen Konfinatu ezinezko ahotsak dokumentala hizpide hartuta. Ondoren, buruberoki tailerra egingo dute.

Datorren astean, berriz, Arranora joko dute non solasaldia eta bertso-afaria antolatu dituzten. Hitzaldia Iñigo Etxezarretak eta Elene Lopetegik emango dute 18:00etan heteronormen eta genero disidentziaren inguruan, eta bertso-afarian Maddi Aiestaran, Uxue Alkorta, Haizea Arana eta Aner Peritzek abestuko dute 20:30etatik aurrera. Sarrerak Arranon bertan daude salgai 10 euroan. Jarrain, DJ aiakatek musika emanaldia eskainiko du.

Azaroaren 25ean, azkenik, mobilizazioa egingo dute Indarkeriaren kontrol kateetatik askatu! lelopean. Emakumeen+ etxetik abiatuko da eta neska* gazteak deitu dituzte bertan parte hartzera.